Udalak baliorik gabe utzi behar izan du Bretxaren esleipena. Aldi berean, Arrandegi eraikina aurreikusitako zerbitzuetako batzuk hartzen hasi da, hala nola anbulatorioa, eta, ondorioz, zerbitzu horiek lehen okupatzen zituzten espazioak libre geratu dira. Aukera paregabea da Parte Zaharrarentzat, auzoaren behar historikoak asetzeko espazioak berreskuratzeko.
Horregatik, kontsulta bat proposatzen dugu, guztion artean lehentasunen zerrenda bat egin eta Udalari auzoak dituen eskaera ugariei behingoz erantzun diezaiela eskatzeko. Online zein aurrez aurre bete ahal izango da auzoko hainbat tokitan:
Uztaro denda
Portu kalea, 15Herria taberna
Ikatz kalea, 14Ikatz okindegia
Narrika kalea, 19Maiatzaren 18an eta 25ean, 11etatik 13:30era
Bretxan jarriko den mahaian.Eguneko zentroa, kalitatezkoa eta behar errealei erantzuteko gaitasunarekin
Fermin Kalbeton kalean dagoen Eguneko Zentroak 17 urte beteko ditu aurten. Denbora horretan guztian
ez da leku duinago eta seguruago bat bilatzen saiatu. Iaz, beste 15 urtez luzatu zen eraikinaren jabea
den Elizaran Fundazioarekin sinatutako alokairu-kontratua. Baina azken hilabete hauetan 20 erabiltzaile
izatetik 15 izatera igaro da zentroa, lekua segurua ez dela "esaten" dutelako (zurezko eraikina).
Erabiltzaileen eta senideen presioari esker, joan den urrian Eguneko Zentroa asteburuetan irekitzea lortu
zen, 16 urtez eskaini ez den zerbitzua.
Parte Zaharrean adineko pertsonen proportzio oso handia dago, eta horregatik beharrezkoa da Eguneko Zentro "duin eta plaza gehiago dituen" bat izatea. Bretxaren kudeaketa esku publikoetara itzultzeak sortu duen egoera berriarekin, bertan Eguneko Zentro seguruagoa eta plaza gehiagorekin egiteko nahikoa metro daude.

Inkesta bete
Kirol-instalazio egokiak eta irekiak
Urteetan zehar Trinitate plaza izan da auzoak izan duen kirol ekipamendu bakarra. Gabezia nabarmenak
dituen espazioa, estalperik eza, esaterako. Urte askoan zain egon ondoren, pozarren hartu genuen
Arrandegi eraikineko kirol-kantxen irekieraren berri. Hala ere, ez dira bi hilabete igaro auzoaren beharrak
eta nahiak asetzen ez dituztela konturatzeko.
Denbora honetan espazioaren kudeaketa Orixe ikastolak izan du, bertan eskolaz-kanpoko jarduerak garatzeko. Baina pistetara igotzea nahikoa da ikusteko igoera ez dela ez egokia ez erosoa haurrentzat: eskailera mordoa, saskibaloian aritzeko euskarri finkoak (adinaren beharretara egokitzen ez direnak), aldagelak amaitu gabe (dutxak ez daude erabilgarri)...
Kirol-instalazioa saskibaloian aritzeko bakarrik dago prestatua eta gaur-gaurkoz espazioaren erabilera ez da irekia. Gainera, 2015eko jatorrizko proiektuak gimnasio publiko bat jasotzen zuen, baina orain desagertu eta ordainpeko gimnasio pribatu batekin ordezkatu dute.

Kultur Etxea
Bretxako Arrandegi eraikina publifikatu egin da, anbulategi zaharra hutsik geratu da eta Guardaetxea ere
hor dago erabilgarri. Metro koadro asko guztira, auzoko kultur beharrak asetzera bideratu daitezkeenak.
Orain arteko kultur azpiegitura guztiak hiri mailako azpiegiturak izan dira, are batzuk Gipuzkoa
mailakoak ere. Aldiz, auzoari begirako kultur azpiegiturarik ez dugu.
Kultur Etxe bat litzateke auzoko kultura eta auzoko eragileak biziberritzeko gune egoki bat: formatu txikiko ikuskizunak eskaintzeko, hitzaldiak nahiz ikastaroak eman ahal izateko, musika taldeen entsegu lokalak bultzatzeko... Azken finean, auzo honetako bizitza indartzeko

Auzo erabilerarako areto edo gune balioanitzak
Auzo honek dituen behar eta gabeziekin jarraituz, auzoan dauden jaiak antolatzeaz arduratzen diren
eragileen lokal falta ezin aipatu gabe utzi. Karmengo jaietako jai batzordea, Euskal Jaiak, San Juan sua...
Auzoan jai herrikoien antolaketarako ez dugu inongo espaziorik, ezta ekitaldi horiek aurrera eramateko
behar diren azpiegitura-materialak uzteko ere, eta ez dira gutxi. Auzotik kanpo utzi behar izaten dira.
Beste horrenbeste gertatzen da urtean zehar egin nahi diren hamaika jarduerekin ere, izan kulturalak, izan bestelakoak, beren jarduera propioa duten elkarteetan eta jabetza pribatuko lokaletan eraman behar izaten baititugu aurrera. Hori gertatzen da, esaterako, bizilagunen nahiz auzoko eragileen arteko bilerekin, edo ikastaro eta formazio saioekin. Izan ere, gaur egun auzoan dauden gune edo lokal publikoak ez dira nahikoak.
Guzti honi aurre egiteko auzoak, erabilera anitzeko espazio komunitario eta publikoak behar ditu orain!